2013-03-20

Virginia Imaz etorri zitzaigun eskolara eta ipuin zoragarriak kontatu zizkigun. Gustora egon ginen denok eta eskerrak eman nahi dizkiogu denon partetik.



Santa Ageda bezperan kantari atera ginen eta hemen dituzue bideoak:
 



2013-02-27

Gabonak iritsi ziren azkenean eta Olentzero era Mari Domingiren bixita izan genuen. Opariak ere ekarri zizkiguten!

MENDUKILO

Gure kobazuloa egin ondoren benetako bat ikustera joan ginen Astitzera, Mendukilora hain zuzen. Izugarri ederra da kobazuloa eta barruraino sartu ginen denok, beldurrak tarteko. Ondoren Lekunberrira joan ginen Plazaolako tren zaharraren geltokia ikustera.
Ikasturtearen hasieran lehen gizakiei buruz asko ikasi genuen eta denon artean kobazulo eder bat ere egin genuen. Kobazuloan lehen gizakiek bezala margotu genituen hormak eta kanpoaldean erakusketa bat jarri genuen. Ederki pasa genuen denok!